JANUS LESTER

Sin-título-3

janus lester

Ihesean baina etxean. Ateak itxita eta begiak zabalik, horrela sortu da Janus Lester, Jokin Pinatxo musikari beratarraren azken proiektua. Bueltaka, noraezean, mugitu gabe, ate birakarien antzera joan etorrian. Lo egin ezinik igarotako gauei edo loak harrapatzerik nahi ez duzun horiei abesten die. Joan direnei, datozenei eta datorrelakoan badoan horri. Esna amestea maite dutenei, gaurrik ikusi nahi ez eta atzoan gelditu direnei.

2022an begiak itxita eta ateak zabalik.
Mattin Arbelaitz, Garazi Esnaola, Ane Bastida, Andoni Arriola, Javi Echarri eta Julen Suarez musikariez lagunduta hartu gabeko kafeek itzali ez dituzten gauak piztera dator Janus Lester. Ezlekuetan kontzientziak dantzan jarri. Itzali argiak. Ez gaitzala loak harrapatu.

Janus Lester.

Management & Booking

Sergio Cruzado: sergio@ginmusica.com

(+34) 607545904